iritzi artikulua 3
JASANEZINA JASATERA BEHARTUTA
Edurne Caballero
Izaskunek dio lanean mobbin-a egiten diola bere nagusiak haurdunaldiaren ondoren egunak hartzeagatik, lankideekin hitz egiteagatik,… lana ongi egiten ez duela, bere bizitza pribatuan sartzen da, lanean jarraitu nahi badu egunak ez hartzeko esaten dio eta mehatxatu egiten du Izaskun esanez ez duela kalera botako bera joango zela bakarrik horrela ez ziolako dirurik eman beharko.Normala den bezala Izaskuni horrek kalte egin dio eta hasieratik egoera hori kontrolatu eta moztu izan balu orain ez zen dagoen moduan egongo.
Alde batetik normala da nagusiari kasu egitea eta agian horregatik ez du moztu egoera gainera beldurragatik ere izan daiteke, kaleratua izatearen beldurragatik. Bestalde, nire ustez beldur horiek kendu eta nagusiarekin hitz egin beharko luke, hori gaizki ateraz gero laguntza bilatu edo salaketa bat jarri beharko luke baina ongi pentsatuta ez da batere erraza beldurrak alde batera utzi eta aurre egitea.
Salatzea oso zaila da, pertsona gutxik lortzen dutelako esaten dutena frogatzeko frogak edukitzea eta nire ustez egia da zail adela frogatzeko norbaiten ziurtatu behar duelako baina pentsatzen dut ahalegina ez dagoela soberan, ala ere pertsona batzuk salaketak jartzen dituzte eta gero gezurra dela konturatzen direnean beste batzuei sinestea zailago jartzen dute.
Hori gertatzen zaien pertsonei azkenerako esaten dieten guztia sinetsi egiten dute eta bizitza pertsonalean kate egiten diete adibidez beraien denbora librean ere horretan pentsatzen egotea, lo egiteko arazoak edukitzea…nire ustez horrek bizitza hondatzen du eta ez dago ongi besteei horrelakoak egitea.Horrelakoetan autolaguntza elkarteetara joan behar dela uste dut arazoa hobeto eramaten ikastera.
Nire ustez empresa buruek horrelako kasuetarako prebentzioak jarria behar lituzkete batez ere kasu gehiago egoten den lan sektoreetan.
Salatu eta kasua irabazten bada 30.000 mila euro inguru ematen ditu egoera hasi duenak eta nire ustez ez da nahikoa mobbin-a egiten dutenek hori bakarrik egiten bestea errekonpentsatzeko.
Nire ondorioa da guztiekin ongi egoten eta pertsonak bezala besteak tratatzen ikasi behar dugula horrelako kasuak saihesteko.

Zabaldu
del.icio.us